Alkatearen agurra

Juan Jose Txurruka

Mundua aldatzen doa, gero eta bizkorrago aldatu be. Eta zalantzarik ez dago teknologia barriak oinarrizkoak dirala aldaketa horreek emoteko. Hauxe web orri hau dozu horren adierazgarri, eta adibide bat baino ez gaurko gizarteak eskaintzen deuskuzan aukera ikusgarrien artean.

www.markina-xemein.eus leiho bat da, ezer izatekotan. Geure burua erakusteko leihoa. Gure historia, monumentu, arte, jai, ohitura eta ibilbideena, besteak beste.

Horrez gainera, nahiko genduke Udala eta udal administrazioa herritarrengana hurreratzeko be balio izatea, eta Udalaren eta herriko kultur, kirol zein giza eragileen arteko informazioa trukatzeko eta komunikazioa hobetzeko tresna bihurtzea. Ba ditu-eta, horretarako baliabideak.

Erabiliak erakutsiko deusku horretara dan!

Juan Jose Txurruka. Alkatea.