Enplegu publikoa

Udal behargin bat behar du udal lantaldeko langile baten ordezkotza betetzeko haren txandako lan-kontratuak dirauen bitartean 

Espediente-zenbakia: 2313 - 2017/94 

Kontratu mota:

Prozedura:

Epemuga: 2017/12/11 

Markina-Xemeingo Udalak behargin bat behar du, instalazio elektrikoetan ezagupen eta esperientziaduna, udal lantaldeko langile baten ordezkotza betetzeko haren txandako lan-kontratuak dirauen bitartean. Eskaria eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko abenduaren 11n amaituko da.

+ deialdia (Pdf 265KB)

+ izena emateko eskabide-orria (Word 59KB)

2017ko abenduaren 19an bildu zen batzordea, udal brigadako behargin baten ordezkoa (haren txandako lan-kontratuak dirauen bitarterako) hautatzeko eratutakoa, eta ikusita eskatzaileek aurkeztutako baldintzak eta merezimenduak aztertu eta baloratu ostean izandako puntuazioa, puntu gehien izan dituen eskatzailea kontratatzea proposatu zuen. Josu Albizu Onaindia.

2018ko urtarrilaren 2ko alkate-dekretuz erabaki da batzordearen proposamena onartzea eta Josu Albizu kontratatzea udal brigadako behargin baten txandako lan-kontratuak dirauen aldirako.

+ proposamena onartzeko erabakiaren dekretua (Pdf 491KB)

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: