Enplegu publikoa

Arkitekto baten kontratazioa 

Espediente-zenbakia: 2313-2018/63(2) 

Kontratu mota:

Prozedura:

Epemuga: 2018/11/06 

2018ko uztailaren 3ko alkate-dekretuz erabaki da arkitekto bat bitarteko funtzionario izendatzeko hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak zuzentzea eta erabakiari publizitatea ematea iragarkia BAOn eta hedabide batean argitaratuta, eta iragarkia eta deialdian parte hartzeko oinarriak gehi eranskinak oso-osorik argitaratuta Udalaren webguneko enplegu publikoa atalean.

Eskariak aurkezteko epea hamabost (15) egun naturalekoa izango da, iragarkia BAOn argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

+ Oinarriak aldatzeko dekretua (Pdf 3341KB)

+ Oinarriak aldatzeko erabakiaren iragarkia (Pdf 395KB)

+ Deialdia arautuko duten oinarriak eta eranskinak (Pdf 454KB)

Eskariak aurkezteko epea amaituta, onartutako eta baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratzea eta hautaprobak kalifikatuko dituzten epaimahaikideak izendatzea erabaki da 2018/10/19ko alkate dekretuz.

+ Dekretua, hautaprobetarako onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea eta horiek kalifikatuko dituzten epaimahaikideak izendatzea erabakitzen (Pdf 1829KB)

Baztertzea eragindako akatsak edo hutsuneak zuzentzeko nahi zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko epea azaroaren 6an amaituko da (erabakia web orri honetan argitaratu eta 10 lagunera, alegia).

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: