Enplegu publikoa

Udaltzain bat behin-behinean kontratatzea 

Espediente-zenbakia: 2019-00077 

Kontratu mota:

Prozedura:

Epemuga: 2019/02/08 

2019ko urtarrilaren 29an deialdi bat onartu zen, alkate-dekretuz, behin-behinean udaltzain bat kontratatzeko.

+ deialdia (Pdf 355KB)

Eskariak aurkezteko epe bat zabaldu zen, 2019/02/08an amaitu zena, eta 46 eskari aurkeztu ziren deialdian adierazitako moduan eta epean.

Bakoitzari banan banan deitu zitzaion telefonoz eta aditzera eman idatzizko ariketa Lea-Artibai Lanbide Ikastetxean egingo zela 2019/02/13an, goizeko 10:00etan. Eskatzaileetako 36 aurkeztu ziren azterketara, bakoitza bere NArekin identifikatuta. Eskatzaile bakoitzari zenbaki bat esleitu zitzaion, guztien anonimotasuna gordetzeko eta azterketak horrekin zenbakiarekin zuzenduko, epaimahaikideek zein nor zan jakin gabe

Egin beharreko ariketei ekin aurretik, proba zertan zetzan azaldu zien beren-beregi osatutako epaimahaiko kide batek.

Ariketak burutu ondoren epaimahaiak zuzendu egin zituen eta aurkeztutako izangaietako zortzik gainditu zituzten eta, horrenbestez, horiei zortziei telefonoz deitu zitzaien elkarrizketarako, 2019/02/15ean udaletxeko alkatetzan egin zena.

Elkarrizketatutako bostek gainditu zuten elkarrizketa, eta horiekin lanpoltsa bat sortzea erabaki zen, puntuazio gehienetik gutxienera.

Prozesuko puntuazio orokorra honako hau delarik, epaimahaiak proposatu du 14 zenbakiko izangaia kontatatzea behin-behineko udaltzain lanposturako, berori izan baita prozesuan puntu gehien eskuratu dituena.

+ puntuazio orokorra (Pdf 52KB)

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: