Enplegu publikoa

Arkitekto tekniko baten kontratazioa 

Espediente-zenbakia: 2313 - 2016/76 

Kontratu mota:

Prozedura:

Epemuga: 2016/04/22 

Markina-Xemeingo Udalaren 2016eko martxoaren 21eko Gobernu-Batzarrak erabaki zuen arkitekto tekniko bat bitarteko funtzionario izendatzeko hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak onartzea eta erabakiari publizitatea ematea iragarki bat argitaratuta hedabide batean eta Udalaren webguneko kontratatzailearen profilean. Deialdian parte hartzeko oinarrien agiria, osorik, eta bere eranskinak Udalaren webgunean argitaratu ziren.

Eskariak aurkezteko epea apirilaren 22an, eguerdiko 13:00etan amaitu zen.

+ Deialdiaren iragarkia (Pdf 329KB)
+ Deialdia arautuko duten oinarriak eta eranskinak (Pdf 381KB)

Eskariak aurkezteko epea amaituta, arkitekto tekniko bat bitarteko funtzionario lez hartzeko hautaproben deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen 2016ko maiatzaren 13ko alkate dekretuz:

+  Dekretua, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzeko erabakiarena (Pdf 1186KB)

Baztertzea eragindako akatsak edo hutsuneak zuzentzeko nahiz zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko epea maiatzaren 27an, eguerdiko 13:30ean amaitu zen, inork erreklamaziorik aurkeztu gabe eta, horrenbestez, zerrenda behin betiko onartu da.

+ Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta proba psikoteknikoak eta nortasunari buruzko galde-sorta egiteko eguna, ordua eta lekua (Pdf 165KB)

+ Proba psikoteknikoen eta nortasunari buruzko galde-sortaren behin betiko emaitzak eta memoria egiteko eta azaltzeko egunak (Pdf 278KB)

+ 8.2.2 (Memoria egitea) eta 8.2.3 (Memoria azaltzea) hautaprobetako emaitzak eta 8.2.4 (elkarrizketa pertsonala, aurreko proba guztien osagarria eta izangaien nortasuna eta gaitasunak balioztatzeko izango dena) probarako deialdia (Pdf 328KB)

2016ko irailaren 8an elkarrizketa pertsonala egin zen, aurreko proben osagarria eta izangaien nortasuna eta gaitasunak balioztatzeko zena (deialdiko 8.2.4 hautaproba) eta emaitzak hautaproba guztiak gainditu dituen izangai bakarraren gaitasuna balioztatu eta berretsi du: Eneida Gantxegi Zialtzeta.

Horiek horrela, eta deialdiko bederatzigarren klausula oinarri hartuta, epaimahaiak Eneida Gantxegi Zialtzeta udal honetako bitarteko funtzionario izendatzea proposatu du, udal arkitekto tekniko lanposturako, eta karguaz jabetzea erabaki da, 2016ko irailaren hogeita seian egin dena.

Batez besteko zenbatekoa – BEZik gabe: