Ondarea

 

Markina-Xemeingo Parrokia. Aurretik monasterioren bat egon omen zen bertan, baina eliza XVI. mendearen azken aldera eraiki zen. Areto-eliza bat da, Hallenkirche deituriko estilokoa. Oinplano errektangeluarra du, eta lau kantoiko burualdea. Barrua hiru zatitan banatzen dute sei zutabek, eta zutabe horietatik sortzen dira gangetako nerbioak. Ganga nagusia gurutzeria erakoa da. Aldare-buru edo erretaula nagusia Pizkunde garaikoa da, egur polikromatuzkoa eta jainkoaren umezaroa eta pasioa irudikatzen dituena. Elizpea bi zurkaitzen artean egituratuta dago, eta eraikineko alderik zaharrena da. Euskadiko Monumentu Nazionala da.

Informazio gehiago: