Ondarea

 

Udaletxe berria. Mugartegi Jauregia lez ere ezagutzen dena. Barroko erako eraikina dugu eta Juan Jose Fernandez de Mugartegi Mañozcak aginduta eraiki zen, 1.666 urtean Berriatuatik Markinara bizi izatera etorri zena. Longako Lucas izan zen egilea. Harlanduz eginda dago, eta beheko solairuko sarrera atauruduna (dintelduna) da, frontoi oker eta banatu bat duelarik. Solairu noblean, berriz, dendel gaineko balkoiak eta Mugartegui-Laca eta Mañozca abizenen amarriak. Gorengo pisuan barandak ditu. Amaitzeko, erlaiz sendo batek eta teilategal zabal batek burutzen dute eraikina.