Ondarea

 

Karmengo iturria

Marmol grisezko zutabe bat dauka, kapiteltzat balio dion marmol zurizko greka batekin, perinola batek koroatzen duena. Iturriaren lau harrietako batean, kareharrian txertatuta, Markinako armarria dago margotuta eta beste hiruretan Juan Antonio Moguel idazlearenak ei diren hauexek bertsoak:

Carlos Irugarrena/Bizkaiko Jaun dala
Markinako urijak/egin nau honela

Ugarteko axpeetan/daukat jatorrija
Ubide saconetan/ecarri ugarija

Ur au ederra zala/esanic aitubac
alan arindu dira/neque ta castubac