Kirola

 

La Gran Enciclopedia Vasca-k 1968an Bilbon argitaratutako "Historia General de Bizcaya"bildumaren I. bolumeneko 734, 735 eta 736 orrialdeetan (IV liburuko VIII kap.) bertso batzuk aurki ditzakegu XIX. mendearen bigarren erdialdean Markinako pelotari biren eta Durangoko beste biren artean izandako pilota-desafioa hizpide dutenak. Obra horren egile Estanislao J. Labayruk hauxe dio: "En la Basconia española existe también una colección de versos y cantares dedicados a los pelotaris. Cuando se hallaron en sus mejores tiempos Sugarri, Bisimodu y otros se cantaban estos"... eta amaieran gehitzen du: "En los mejores tiempos del juego de pelota en este siglo, a mano limpia o pala, han figurado en Bizcaya el escribano de Marquina señor de Bascaran y el presbítero señor de Labacoa, de la misma localidad; los hermanos Sarasua de id. (a) Pellos..."

Apustua bi partidutara jokatu zen, bata Durangon eta Markinan bestea. Eta biak ere bertoko bikoteak irabazi zituelarik, desenpatea Elgoibarko pelotalekuan jokatzea erabaki zuten, jokaleku neutrala iritzita. Partidu erabakigarri hau ere markinarron aldekoa izan zen, ordea, eta sortutako ikusmina hain handia izan zen, sasoiko bertso-paperak bizkor baino bizkorrago zabaldu zirela herriz-herri, desafioaren inguruko zehaztasunak ematen.

14. bertsoak hauxe zion:
Trabesatu izan zan dirua ugari
Eta orra partidua Markiñarrak jarri
Jose Gastia eta Benito Zugarri
Alango Blecaririk eztaona etorri.
Lehentxeago esandako moduan, Markina-Xemeinen izenean Gaztia-k eta Sugarri-k jokatu zuten, eta Durangoko aldetik Bishimodu-k eta Itzala-k.

Lehentxeago esandako moduan, Markina-Xemeinen izenean Gaztia-k eta Sugarri-k jokatu zuten, eta Durangoko aldetik Bishimodu-k eta Itzala-k.