Kirola

 

Aitaren aldetik gipuzkoarra eta amarenetik bizkaitarra, Juan Jose Agirre-Elexoste Urriolabeitia 1839ko apirilaren 25ean jaio zen. Urte batzuetara abade egin zen eta abade jardun zuen Xemeingo Eliz Parrokian.

Markinako pelotalekuan hasi zen pilotan jokatzen eta eskuzkoan txapeldun izatera iritsi zen, Bishimodu, Sugarri, Pello eta Katua lako pelotari handien aurka jokatuta. Aitatutako lehenengoarekin eskuz jokatu zuen 1860ko irailaren 23an Markinako pilotalekuan, eta orduan sasoian "Emperador de los Bleistas"lez ezagutzen zena 24 tantotan utzi zuen, partidua 4 tantora zela.

Pilotari bikainaren ospea berehala hedatu zen eta halaxe jarraitu zuen 1876ko uztailaren 26ra arte, "Chiquito de Eibar"gaztetxoak (16 urte baino ez zituen) garaitu zuen arte, hain zuzen. Ordaina eskatu zuen orduan, eta onartu ere onartu zitzaion, Bilbon, La Amistad izeneko frontoian, baina berriro ere galdu egin zuen partidua. Partidu honen aparteko lekuko izan zen Irigoyen, eta beronek esana da: "Laba"tenía un juego tremendo, volea y botivolea formidables; pegaba mucho; la fuerza era su defensa principal; pero tuvo que darse por vencido ante la habilidad maravillosa del "Chiquito de Eibar"(Labak joko itzela zeukan, bolea eta botibolea ikaragarriak; gogor jotzen zuen; indarra zen bere defentsa nagusia; baina burua makurtu behar izan zuen "Chiquito de Eibar”-en habilitate miragarriaren aurrean).