Kirola

 

Izena: Eusebio Garate Ugarteburu

Jaiotza urtea: 1889

Goitizenak: "El Fenómeno", "El Rata"eta "El Matazagueros", besteak beste.

Kantxako posizioa: Aurrelaria

Nongo pilotalekuetan jokatu zuen:

Euskal Herrikoak: Donostia

Estatukoak: Bartzelona, Madril, Palma de Mallorca eta Valladolid.

Atzerrikoak: Buenos Aires (Argentina), Habana (Kuba) eta Mexiko D.F.

Zenbait datu: Inoizko zesta-puntalaririk onena izan ei da. Turrillasen esanetan: "Onena izan zen, aldearekin. Pilotariak Eusebio Garatez mintzo direnean txapela kendu behar dute". ("La pelota es redonda", 154. orr.)

Partiduak berdintzeko, sakean abantaila eman ohi zion aurkako aurrelariari, batzutan atzelari jokatzen zuen, ez zioten errebote egiten uzten, 60 metrotik gorako luzerako kantxa batean bikote baten aurka jartzen zuten buruz buru, eta abar eta abar.

1943an hil zen, Barcelonako Novedades-en partidua jokatzen zegoela.