Kirola

 

Izena: Juan Mª Bengoa Unanue

Jaiotza urtea: 1940

Goitizenak: "El Chino".

Kantxako posizioa: Aurrelaria

Nongo pilotalekuetan jokatu zuen:

Euskal Herrikoak: Donostia, Durango, Gernika, Markina-Xemein eta Donibane Lohitzune (Lapurdi)

Estatukoak: Bartzelona, Palma de Mallorca eta Zaragoza.

Atzerrikoak: Bridgeport, Dania, Daytona Beach eta Miami (AEB), Habana (Kuba) eta Mexiko D.F.

Zenbait datu: 1961ean Torneo de Ases delakoa irabazi zuen Marcelinorekin, eta 1965.ean txapeldun atera zen berriro, baina orduan Mendirekin. Eta azken honekin Martell izeneko garaikurra ere irabazi zuen.

1970ean, Goiogana bikotekide zuela, 1. Munduko Kopa irabazi zuen.

1969an, Zesta-Puntako Pilotarien Espainiako Montepio-ko buru izendatu zuten.

Melbourne eta Daytona Beach pelotaleku ifarramerikarretako intendente izan zen.