Kirola

 

Izena: Josu Mugartegi Lejardi

Jaiotza urtea: 1969

Kantxako posizioa: Atzelaria

Nongo pilotalekuetan jokatutakoa:

Euskal Herrikoak: Gasteiz, Markina-Xemein (Bizkaia) eta Donibane-Lohitzuneko Campus Berri (Lapurdi).

Atzerrikoak: Daniako (AEB) Jai Alai Palace.

Zenbait datu: Afizionatu moduan hainbat garaipen garrantzitsu lortu zituen, Barcelona-92an eskuratutako Domina Olinpiarrarekin errematatu zituenak.

Danian txapeldun izan zen, binaka, Urkidirekin 1992-93 denboraldian, eta banakako eta binakako kinieletan 1994-95, 1995-96 eta 1998ko denboraldietan.

Rekalde aurrelari zuela Markina-Xemeingo Karmenetako Torneoa irabazi zuen 1995ean, eta munduko txapeldunorde izan zen -Uriarte lagun- Donibaneko pilotalekuan.

1996an, NAJFeko torneoa irabazi zuen.

1997an, Orlando-Dania Jai Alai enpresa artekoaren irabazlea, Ricardo Alberdi lagun zuela.