Iragana

Asko dira Markina-Xemein ezagutzera etorri diren bidaiari, idazle eta ikerlariak. Hauetariko askok, gainera, Markina-Xemeini buruzko lanak argitaratu dituzte.

1787. Juan Ramón de Iturriza. Bizkaiko Historia.

1801. Wilhelm von Humboldt. Euskaldunak.

Humbolt-ek (1767-1835) bidaia bi egin zituen Euskal Herrira: Lehenengokoa 1799. urtean eta bigarrena 1801.ean. Bigarren bidaian, egun bi egin zituen Markinan, eta horietan ikusi zituenak ondo baino hobeto islatu zituen "Los vascos. Apuntes sobre un viaje por el Pais Vasco en primavera del 1801" liburuan.

1802. Pascual Madoz.  Espainiako hiztegi geografiko-historikoa.

1864. Juan E. Delmas. Bidaiariaren gida historiko-deskriptiboa.

Juan E. Delmas (1820-1892) 1864. urtean etorri zen Markina-Xemeinera. Eta honek ere bere inpresioak idatzirik utzi zituen, "Guía Histórico-Descriptiva del Viajero en el Señorío de Vizcaya en 1864" izenburua duen liburuan. Bizkaiko lehen "gida turistiko"legez onartua dagoen lan honetan, oso ondo deskribatzen ditu garai hartako Markina eta Xemein.

1871. Antonio de Trueba. Markinako harana...

Antonio de Trueba (1819-1889) ere etorri zen gure herria ezagutzera XIX. mendearen bigarren erdian. Idazle honek Arretxinagako harriak eta ermita aztertu zituen, eta El valle de Marquina, resumen de sus recuerdos históricos y ensayo de una monografía de su singular santuario de San Miguel de Arrechinaga monografia argitaratu zuen 1871. urtean.

1876. Juan Mañé y Flaquer. Oasia: foruen herrialdera bidaia.

Juan Mañe eta Flaquer (1823-1901) ospe handia izan zuen kazetari katalana izan zen. 1876. urtean etorri zen Euskal Herrira, eta hiru liburuki dituen liburua idatzi zuen: El Oasis. Viaje al País de los Fueros. Liburu honen bigarren liburukian, garai hartako Markina eta Xemeini buruz orri ugari idatzi zituen.

1906. Edward Spencer Dodgson. Arkeologia biscaitarra.

Edward Spencer Dodgson (1857-1922) euskaltzale eta Euskaltzaindiko urgazle ingelesa ere etorri zen Markina-Xemeinera. Hobeto esanda, San Kristobal ermitaren hilarria ezagutzera etorri zen, eta El Nervion aldizkariaren 1906. urteko irailaren 14ko alean, Arqueologia biscaina izenburua duen artikulua argitaratu zuen.

1925. William Rollo. The basque dialect of Marquina.

1933. Fernando de la Cuadra Salcedo. Markinako Moro Bizkaitarraren Etxea.

1956. Juan de Ajubita. Markina historiko, turistiko eta monumentala.

Ajubitak 1950tik aurrera "Vida vasca" aldizkarian idatzi zuen.

1978. Aita Onaindia. Lamiñak.