Iragana

 
MARKIÑEKO ERRIXE Biskaiko prrobintsixen erri ederr eta garrbi bat dago, Marrkiñe isena dabena. Bilbotik berrogetamarr kilometrro dagos; eta burrdinbideik (perrokarrillik) estauke, bañe bai bidebarrixe. Erriko kaliek lau die, euren isenak: "Kale Okerra", "Errdiko Kalie", "Sierr Kalie", "Guen Kalie". Gañera beste iru errabal daukes, onek die: Arrtibaikue, Goikue eta Andikue. Lau Eleixa ditu. Parrokixe, oso ederr ta aundixe, Biskaiko aundixena dala diñue. Bigarrena, Karrmengue edo Prralliena be ederra da. Merrtsedekue da irugarrena, eta Beko Monjetakue laugarrena. Eta Marrkiñen beti pelota jokorako saletasuna agerrtu dan les, pelotatoki aundi bat dago aterrpebarik. Erriko selaixe ikuskarrixe da batesbe udan, arrbolak orris jantsitxe dagosenien. Merrkatureko plasak bi die, bata sarra aterrpebakue eta barrixe bestie aterrpiagas. Marrkiñarrak ures ondo orrniddute dagos. Itturrixe ure ugeri emotendabe. Ur otsa ta serrbait gogorrtxue da. Marrkiñetik amaike kilometrrora Ondarruko porrtue urrena dago. Marrkiñarrak euskeras ondo egitten dabe. Biskaixen -jakittunen eretxis- lelenguek berrbete autuen. Antxiñekue da edosela be Marrkiñarren berrbeta modue. Gaur, lendik apurrtxu bat aldatute dauela esanleike. Badaukes andiguleko etxiek be, berrbarako, Torrekue, Mugarrtegiñekue, Kontseju aurrekue, Antsoteikue. Marrkiñe, politxe bada, inguruek be oso politxek dittu. Gañera lur ederr ta aberatsak naidala, garixe, arrtue, arrtseko; edo patata, bedarr orrtu arixe arrtuteko. Marrkiñeko jai nausixek Karrmenetakuek die. Egitten die Eleiskisun ederrak Karrmengo Eleixan, baitta ostentseko jaixek be; esaterako, durreskuek, aringaringak,pelota parrtiduek, ganadu prrobak eta erromerixe. SAN MIGUEL ARRETXIÑAKUE Marrkiñetik urrien eta Xemeingo alderrdixen dau ausotegi bat, Arretxiña esatejakona, selai txiki poli batas, intxaurr arrbolak berrtan, itturrixe eta Xemeingo Kontsejue ikastetxias gañera. Bañe gausaik ikuskarrixena Arretxiñan San Migel goiaingeruan Elixie da. Udaldixen kampotarr askok ikusi nai isetendabe. Segaittik ete da? Ara, elixa orren barruan iru atx edo arri aundi ta ikeragarriak, bi beyen eta bat euren gañien dagos an modutan es se, esaleike jausi bierrdabela. Atx arrtien eskutaute les dago San Migel sarr bat antxiñekue. Altaran dauena ontsukuaue da.Beste altara bi daukes, San Antoliñena ta San Jasintxona. Nundik eta selan sorrtu ete sien iru atx isentauek? Gisonak ipiñixek die? Ala bereskuek? Gausa siurrik esiñ esangeinke, bixeta berrba eittendalako. Gisonen bierra dala diñuenak esatendabe badauesela orretaiko beste bierr batsuk oso gatxak gisonen indderr eta asmuen gañetikuek dirudixenak eta alandabe jakittunen eretxixen gisonak eiñek dienak. Beste alderrdikuek "da esatie iru atxak beres, gisonlanbarik- alan dagoesela esatendabenak adieraso naidabe iru atxak lurr edo mendi barruan siela ta gisonak, geldi geldik inguruko ta bittarrteko lurre kendute, atxak garrbi itxisittuela, eta estakit nok San Migel sarra berrtan agerrtikue dala esandau. Oñ, esata noye Xemein da Marrkiñen San Migelen iru arri orretsas dauesan siñiskera batsuk eta lelengo siñiskera orrek ixe astu diela, gaurr gogoratu bakarrik eittendielako. Sustrrai aundik eseuken da jausi ein bierr. Siñiskera bat da; agiñeko miñas bat aurrkitsendanien, San Migelko edo Arretxiñako atxan satitxu batas osatu al isetie. Orretako norrberak juan bierrdau Arretxiña kendu atxai sati bat eta gabas almudapien ipiñi arri ataltxue ta kitxu! Agiñekomiñe igesik doye, nai badau ... Beste siñiskerie barregarrixe da; nok estakis neskatilla askok arrtsendittuen buruaustiek senarrgei on bat topetako? Erromerixak diela, perixak diela, urrlixe erriko jaixek, belendiko ikusmirak, neskatillei ankak jaso eragitteko egokixenak die eta dotore ta txukun badoyes, sarritxen bide lusietan, jolastera edo olgetara. Senarrgei on bat ai! begistaukobaleuke. Datosela lelengo Arretxiña ta estaittesela astu berrtako Elixias. Emen itanduten badabe, entsungodabe; "neskatilla batek senarrgei on bat topau naibadau, sarrtudaixela iru atxen arrtien sierr eta batetik bestera pasau daixela San Migel sarra dagon ondotik eta urrte barruan senarrgeixe berie dau". Irakurlea, es uste isen orr aintsendan kondikiñoye erres-erresa dala. Ikusiko basenduke neskatille batek arrtsendittun lorrak atxpietan sierr pasetako, esango senduke; "mesi jok naidabena jaristie". Markurr-makurr eindde ta noisien bein kaskarreko banakak arrtute, auts amaraunes loittute ta gañera atx bildurrgarri aren aspitxik, esta penitentsixa makala gero! Elixian siniskerie esta baise antxiñe baten batek asmaikue eta orr konpon! neskatilla aren senarrgeixe ondiño jaixoteko Bakau, auts amaraunek arrtuarren.