Ibilbideak

Hona hemen gure udalerriko bazter politenetako batzuk ezagutzeko aukera paregabea. Kasu gehienetan, lehenagoko bidezidorrak dira, zorbide edo andabide izandakoak. Batzuk desagertzear zeuden eta, ibilbide laburreko bide-sareari eta Donejakue Bideari esker, berreskuratu ahal izan ditugu bisitarien gozagarri.

Artibai Mendigoizale Taldeak, herrian ALPINO lez ezagutzen dugun elkarteak, Markina-Xemein inguruko hainbat ibilbide batu ditu bere web orrian.

El Correo Digital egunkariak ere batzen ditu gure herriaren inguruetako ibilbideak.
DONEJAKUE BIDEA edo SANTIAGOKO BIDEA da datorren belaunaldientzako ezagutu eta mantendu behar dugun historia-artezko legatua. Baita kostako aldaera ere, orain arte ezezagunagoa izanagatik gero eta garrantzi handiagoa eta gero eta bisitari gehiago hartzen ari dena.
  • Artibai Mendigoizale Taldea
  • Lea-Artibai Turismoa
  • Bizkaia Turismoa
  • Bizkaia natural
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet