Historia

 

Markina-Xemeingo armarria hauxe da, gaur egun: ezkerreko aldean Markinakoa, hau da: otso bi ibilian, eta euron gainean gurutze bat. Eskuma aldean, berriz, Xemeingoa: zuhaitz bat, otso bi gurutzatuta dituela enborrean, hiribilduagaz bat egin zenean berorren armarriarekin bat eginda gelditu zena. Ertzean hauxe dute irakurgai: "M.N. y M.L. Villa Markina-Xemein".