Etnografia

 

1592. urteko Garibay-ren atsotitz bilduma da Markinari buruz hitz egiten den lehen atsotitz bilduma. Hara zer dioen atsotitz biltzaile eta historiagile honek:

"Cuando algunos por poco cognocimiento de las cosas que platican quieren ygualar vna cosa pequeña con otra grande de mucha desygualdad dizen: Bardin, Burgos eta Marquina. Iguales son Burgos cabeí§a de Castilla y Marquina villa pequeña de Vizcaya".

Ez dago zalantzarik, XVI. mendean Markina herri txiki bat zen.

Kronologikoki, Markina agertzen den hurrengo atsotitz biak Azkuek bildu zituen bere Euskalerriaren Yakintzaren III.atalean:

Lehenengoa, 244. zenbakiarekin agertzen da, eta Lekeition bilduta dago:

"Ori, ori, Markinarrak pelotari" .

Bigarrenak, 2650. zenbakia du, eta Elgoibarren bilduta dago:

"Maria, Orion Trumoia ta Markiñan euria" .

Markina agertzen zaigun 3. bilduma, Antonio Zavalaren Esaera Zaarren Bilduma Berria da. Markinari buruz bilduma honetan agertzen den lehen atsotitzak 2055. zenbakia du eta zera dio:

"Markiña Etxeberri'ko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona".

Antonio Zavalak 1892-V-29.eko El Diario Vasco egunkaritik atera zuen atsotitz hau (Artizkua: Bergara aldeko zenbait esaera zahar) eta ematen duen azalpena zera da: (Atsotitz hau) "Borondate ona bai, baiña sekula ezer emoten ez dabenei esaten jakue".

Bigarren atsotitzak honela dio:

"Markiña'ko aizeak gona barrena aidean".

Atsotitz hau Agustin Zubikarairen Boga ta zixe libururik hartu duela esaten du.

Hirugarrena, laugarrena eta bosgarren atsotitzak Agustin Zubikarairen Ondarroa'ko itz eta joko eta esaerak liburutik hartu ditu Antonio Zavalak eta 2057, 2058 eta 2059 zenbakiekin agertzen zaizkigu:

"Markiña'ko aizeak, lizunak"(astunak, sargoriak).

"Markiñaldea gori, laster dogu euri".

"Markiñaldea gorri, errekaizea gori".

Azkenik, aurreko hirurak duten iturri berbera duen eta Markina zuzenean aipatzen ez badu ere, bere auzoetariko bat aipatzen duen atsotitz hau aurkezten digu Antonio Zavalak:

"Urik ez itxasoan, ala esan eben Larruskai'en, eta sinistu ei eben angoak. Uraren ordez ardauzkoak ziran euren tragoak".