Izatezko bikoteen izen ematea udal erregistroan

Informazioa

Izapide hau informazio emateko besterik ez da. Biztanleak Udaletxera ekarriko du beharrezkoa den dokumentazioa eta hemendik Eusko Jaurlaritzara bidaliko da izapidea egiteko.

Informazio gehiago www.euskadi.net webgunean edo 012 telefono zenbakian.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ezkontiden egoera zibilaren akreditazioa
  • Egoera ekonomikoen arautzailearen hitzarmena
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Banantze, dibortzio, baliogabetasunaren epaiketa sententzia

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan zehaztutako jakinarazpenak igortzeko irizpideak ezartzen dituen 1999ko apirilaren 14ko Agindua.
  • Espainiako Kode Zibila.
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea.
  • Izatezko Bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 22ko 124/2004 Dekretua.
  • Izatezko bikoteen zerga-araubideari buruzko urriaren 30eko 8/2003 Foru Araua.

Oharrak

Izapide hau informazio emateko besterik ez da. Biztanleak Goiko Portalan, 3 (48270 Markina-Xemeinen) dagoen Udaletxera ekarriko du beharrezkoa den dokumentazioa eta hemendik Eusko Jaurlaritzara bidaliko da izapidea egiteko. Telefonoa: 94 616 74 54