Informazioa
Izapide honen bidez ondasunen ziurtagiriak eska daitezke.
Ziurtagiri honek eskatzaileak udalerrian dituen ondasunen zerrenda adierazten du.
Ondasunen jabearekin bat datozen datuak bakarrik ziurtatuko dira. Eskaera egiten duena ondasunen titularra izango ez balitz, titularraren baimena bermatu beharko luke datuetara atzitzeko. Eskaera egiaztatu ondoren, eskatutako ondasunen ziurtagiria igortzeari ekingo zaio eta interesdunak dagozkion tasak ordaindu beharko ditu
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.markina-xemein.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemeinen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Markina-Xemein Udaleko telefono honetara: 94 616 74 54.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.