Informazioa
Herritarrek eskubidea daukate Administrazioaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko. Nahi baduzu, zure eskubidea gauzatu dezakezu, izapide honen bitartez
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.lea-artibai.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Patrokua Jauregia. Xemein Etorbidea, 13, 48270 Markina-Xemeinen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Markina-Xemein Udaleko telefono honetara: 94 616 90 68
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.