Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak salbuetsitako jarduerarako lizentzia eskatzen du.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.markina-xemein.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemeinen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Markina-Xemein Udaleko telefono honetara: 94 616 74 54.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.