Informazioa
Ezkontza zibil baten ospakizuna eskatu ahal izango dute araudi zibilak zehazten dituen betekizun guztiak batzen dituzten pertsona guztiek. Gainera ospakizuna presatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute ezkontza ospatu baino lehen Erregistro Zibilak aipaturiko betekizunak betetzen direla berresteko.
Aldez aurretik, interesdunek ezkontzaren ospakizunaren aldeko auto bat lortu behar izango dute Erregistro Zibilean. Behin Erregistro Zibilaren aldeko autoa lortuta, prozedura hau hasi eta dagokionean dokumentua eskabideari erantsiko zaio.
Udaletxeak, bere aldetik, ezkontzarekin erlazionaturiko dokumentazioa Erregistro Zibileko Epaile arduradunaren eskutik jasoko du. Dokumentazio jaso ondoren ezkontzaren eskaera dagokion erregistro-liburuan idatziko du.
Azkenik, Udaletxeak ezkontza-ospakizunaren data eta ordua jakinaraziko die ezkongaiei behar adina aurrerapenarekin.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Erregistro Zibilaren autoa
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.markina-xemein.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Goiko Portala 3, 48270 Markina-Xemeinen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Markina-Xemein Udaleko telefono honetara: 94 616 74 54.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.