Haurtzaroa

Ume eta gaztetxoek badute euron aisialdia non eta zelan gozatu Markina-Xemeindik irten barik. Bai Udalak eta baita herriko guraso elkarteak eta eskoletakoak ere hori horretara izateko egindako ahaleginari esker.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Lehendik gauzatu ez ziren ahalegin batzuk eginak baziren ere, 2005eko udazkenean herriko Guraso Elkartearen bultzadatxoarekin herriko eskola bietako guraso elkarteak batu ziren eskolaz kanpoko ekintzen aukera bateratzeko asmoarekin.

Lehenengo beste proiektu batzuk ezagututa eskoletako guraso elkarteen ordezkariak osatutako batzorde bat eratu zen eta helburuak, eskaintza, bitartekoak... finkatzen joan ziren.

Lan horren ondorioz 2006/2007 ikasturtetik aurrera eskaintza bakarra egin ohi zaie eskola bietako umeei eta, bertako guraso elkarteek horrela eskatuta, Etxebarria, Aulestia eta Munitibarko umeei ere parte hartzeko aukera ematen zaie.

Batzorde horren asmoa denboran irautea da, eta hurrengo kurtsoetarako finkatzeaz aparte, aukera handitzea eta beste arlo batzuetara zabaltzea ditu helburu.

Aurtengorako eskaintza lehendik egiten ziren ekintzetan oinarritzen da, baina sendotu egin dira eta ume gehiagok parte hartzeaz aparte iraupenean ere luzatu egin dira, eta monitoreen baldintzak hobetu.  

HELBURUAK

  • Eskola bietako umeak batzea.
  • Ekintzak egonkortu eta indartzea.
  • Arlo eta proiektu berriak eskaintzea.
  • Ekonomikoki eta antolakuntza finkatzea.
  • Kirol zaletasuna bultzatzea.

EKINTZAK

  • Futbola (Futbol 5 + Futbol 7).
  • Mendi-irteerak.
  • Gimnasia erritmikoa.
  • Karate.
  • Psikomotrizitatea.
  • Atletismoa.
  • Saskibaloia.
  • Judo.
  • Txirrindularitza.
  • Baleta.

BEKOBENTA ETA BERA-KRUZEKO GURASO ELKARTEAK

Bekobenta, 3 (Bekobenta) / Abesua, 4 (Bera-Kruz)
Tfnoak: 946 166 130 / 946 166 030 (eskola bietakoak)

Horiez gain, herriko gainerako kultur eta kirol elkarteek ere hainbat ekintza antolatu ohi dituzte ume eta gaztetxoei begira.
  • Hezkuntza zentruak
  • Izarbidean