Gazteria

Herriko kultur eta kirol elkarteek eta baita Udalak zuzenean ere hainbat ekintza antolatu ohi dituzte euron urteko programazioetan gazteei begira.

Baina badira pare bat elkarte bereziki adin tarte hori dutenak helburu eta adin tarte horretako gazteak kudeatzen dituztenak.

Xemein Astialdi Taldea

Xemein Astialdi Taldea, herriko ume eta gaztetxoen aisialdiaz arduratzen den taldea da.

Duela 30 urte sortu zen garaiko eskaerei erantzuteko asmoz eta gaur egun ere helburu berberarekin darrai lanean: herriko ume eta gazteen denbora libreari etekina ateratzea euron denbora libre horretan gustuko dituzten ekintzen bitartez. Aldi berean, balore jakin batzuk eta helburu zehatz batzuk dituzte, bai talde osoari begira bai talde txiki bakoitzari egokituak.

  • Natura errespetatu, zaindu eta berarekin bizitzen ikasi.
  • Egoismoa alde batera utzi eta taldean moldatzen ikasi.
  • Bakoitzaren ahalmen eta gaitasunak landu eta suspertu.
  • Koheziketa landu, “rol” sexualak ekidinez.
  • Euskaraz jolastu eta euskaraz bizi.
  • Herriko eskola bietako umeak elkartu.
  • Kultura desberdinak bateratu eta elkarrekin ikasi.
  • Irudimena landu.
  • Erantzukizunak eta ardurak hartzera bultzatu.

8 – 17 urte bitarteko ume eta gaztetxoak dabiltza taldean, monitore boluntario koadrila batekin.

Hilean bi biderrez biltzen dira, zapatuetan, arratsaldeko 16:00etan, Xemeinen.

Ekintza azpimarragarrienak hauexek izango ziren:

  • Ihauteriak.
  • Karmenak, txosna eta errifak.
  • AKANPADA abuztuan, hamabost egunekoa.
  • Urtean zehar sortu ahal direnak: Korrika, Uhagon kultur elkartearekin eta Guraso elkartearekin batera antolatutako ekintzak…
  • KZgunea
  • Gazteaukera
  • Izarbidean
  • Gaztebizz