Agenda

 

MARKArte Markina-Xemeingo I. Arte Eszenikoen Jaialdiaren barruan, urriaren 17an, larunbata, "Zehar" ikuskizuna eskainiko da udal pilotalekuan. Sarrerak salgai Udaletxean, urriaren 5etik aurrera. Prezioa: 5 €

Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar bidaia bat da "Zehar", zeinetan pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango garen. Bi fase osagarrietan moldatzen den proiektua da. Bizitzan, guztia, bi polo kontrajarrien arteko transizioan mugitzen den bezala, lan hau ere (t)artean dagoen zerbait da.

Zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
Aktoreak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre
Musika: Iñar Sastre