Agenda

 
Azaroaren 25ari lotuta, “Birritan bortxatua” antzezlana antolatu du Markina-Xemeingo Udalak azaroaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Uni frontoian. Gonbidapenak hilaren 23tik aurrera jaso daitezke Udaletxeko Kutxazainean (08:15 - 20:00). Edukiera mugatua izango da.

Sinopsia: Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketaren kasuetan oinarritzen da fikziozko kontakizun hau.

+ Kartela (Jpeg)