Agenda

 
Urriaren 31n, larunbata, 18:00etan, Auzo Eskolei buruzko hitzaldia eskainiko du Patxi Juaristi soziologoak. Markina-Xemeingo auzo eskolen inguruan hitz egingo du, hauen jatorria, maisu-maistren lana, euskararen garrantzia eta bestelako bitxikeriak aipatuz. Aforo mugatua. Izen-ematea Uhagonen: 946166303 / kulturgunea@uhagon.com

Hitzaldiaz gain, garaiko argazki erakusketa ikusgai izango da Uhagonen, azaroaren 29ra arte.