Agenda

 
Abenduaren 13an, igandea (17:30 / 19:15), "El Drogas" filmaren bi emanaldi eskainiko dira Esperantza aretoan. Enrique Villareal "El Drogas" Barricada taldeko abeslari eta liderraren bizitza pertsonala eta ibilbide musikala uztartzen ditu pelikulak. Urtea: 2020. Zuzendaria: Natxo Leuza. Iraupena: 80 min.
Sarrerak Udaletxeko Kutxazainean salgai, abenduaren 7tik aurrera (08:15 - 20:00).
Prezioa: 5 euro. Edukiera mugatua.