Agenda

 

Ekainaren 20an, larunbata, gaueko 22:30etan, "Oihalezko teilatua" performance artistikoa eskainiko da Zelaian. Aforo mugatua izango da. Sarrera: 5€. Uhagoneko bazkideek 3€

Eskultura eta dantza uztartzen dituen performance artistikoa da "Oihalezko teilatua". Jose Pablo Arriagaren argazkietan oihalen azpiko bizitza islatzen da. Konfinamenduan, bertako pertsonek sentitutakoa: mina, hotza poza… mugimendua. Toldo zuriak memoriadun azal fin eta hauskorra irudikatzen du. Dantzaren bitartez bizipen guztiak ikuslearengana hurbilduko ditu Garazi Etxaburu dantzariak.

*Oharrak:

– Sarrerak aurretik erosi behar dira, Udaleko kutxazain automatikoan (ordutegia 8:15-20:00) edo Ondarroan, Kurike dendan, ekainaren 8tik 19ra arte (edo sarrerak bukatu arte).
– Aforoa mugatua izango da eta behin sarrerak amaitutakoan, ezingo dira gehiago erosi.
– Eguraldi txarra balego, emanaldia ekainaren 27ra atzeratuko litzateke. Ekainaren 20ko sarrerek balioko dute hilaren 27rako. Sarrera erosita izan eta 27an etorri ezin duenak 640 290 964 telefonora deitu beharko du, hilaren 26a baino lehen.

+ Kartela (Jpeg)