Agenda

 
Abenduaren 24an, Gabon eguna, urtero lez, Zerutxu Dantza Taldeko gaztetxoek dantza saioa eskainiko dute San Roke egoitzan, 11:00etan. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Olentzero eta Maridomingi bajatuko dira Akarregitik eta alde zaharrean ibiliko dira trikitilariekin eta Xemein Gazte Ahots Abesbatzarekin. Iluntzean, Xemein Abesbatza kalerik kale ibiliko da.