Agenda

 
Azaroaren 30ean, larunbata, 22:00etan, "Zaldi Urdina" antzelana eskainiko da Uni frontoian. Artedrama, Axut! eta Dejabu taldeen azken sorkuntzak 80eko hamarkadan drogek eragindako arrakalen inguruko gogoeta proposatzen du. Aktoreen artean dago Ander Lipus artista markina-xemeindarra.

Sarrerak salgai egongo dira egunean bertan, emanaldia baino lehen, frontoiko leihatilan, eta azaroaren 11tik aurrera udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Prezioa: 10€ (18 urtetik gora); 5€ (14-17 urte).