Agenda

 
Euskararen normalizazioan arnasguneek duten garrantzia azpimarratzea helburu duen Arnasa Gara kanpaina Markina-Xemeinera iritsiko da abenduaren 1ean.

Euskararen arnasguneak dira modu naturalean euskaraz bizi diren udalerriak, euskararen ezagutza zein erabilera % 80 inguruan dituztenak, oro har. Azken neurketen arabera Markina-Xemeinen % 79k daki euskaraz eta erabili % 78k egiten du. Beraz, euskararen arnasgune da gure herria. Hain justu, gurea bezalako herriek euskararen normalizazioan duten balioa aitortu nahi du ekimenak.

Abenduaren 1ean, 18:00etatik aurrera, Esperantza Aretoan aurkeztuko da kanpaina. Besteak beste, ekimen honen baitan sortu den "Kartzela" webserieko lehen bi kapituluak proiektatuko dira, eta aktoreetako bi ere bertan izango dira. Ostean, "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua izango da Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Jone Uria bertsolariekin. Amaieran, luntxa eskainiko da. Sarrera doan izango da, baina aforoa mugatua izango da.


+ Kartela  (Jpeg 3 Mb)