Agenda

 
Azaroaren 15ean, 17:30ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en "Bizi Dantza" ikuskizun berria eskainiko da Markina-Xemeingo Uni frontoian. Sarrerak salgai egongo dira urriaren 28tik azaroaren 14ra, biak barne, ondorengo dendetan: Txispita, Alarabi, Kareaga, Txanbelin, Ixaie eta Udane. Egunean bertan leihatilan ere erosi ahal izango dira, 16:30etik aurrera.