Agenda

 
Irailaren 30ean, larunbata, Markina-Xemeingo II. BBT Martxa ospatuko da, Arretxinagako San Migel jaien egitarauaren barruan.

Aurten, hiru ibilbide izango dira aukeran:
- Luzea: 45 km. Irteera, 9:00etan (federatuek, 10€; ez federatuek, 15€).
- Ertaina: 26 km. Irteera, 9:00etan (federatuek, 10€; ez federatuek, 15€).
- Motza: 4 edo 6 km. Irteera, 11:00etan (doan).

www.kirolprobak.com webgunean eman beharko da izena aurretiaz edo, bestela, egunean bertan 8:00ak aurretik, 3€ gehiago ordainduta. 200 partaideko kopuru mugatua egongo da. Parte-hartzaileentzako dutxak eta opariak egongo dira.

+ kartela bereizmen handian (169 KB)