Agenda

 
Martxoaren 9an, larunbata, 12:00etan, "Anonima" erakusketa inauguratuko da Uhagon kulturgunean. Berdintasunari eta emakumeenganako indarkeriari buruzko hausnarketak jasotzen ditu bildumak, desgaitasuna duten 19 pertsonek sortutako artelanen bidez (Bilbao Formarte). Egileen eskutik egingo da lanen aurkezpena eta bisita gidatua. Erakusketa ikusgai izango da apirilaren 7rarte.