Agenda

 
2001-2010 urteen artean jaiotako umeentzat Durangoko izotz pistara irteera antolatu du Xemein Astialdi Taldeak, abenduaren 28an. Irteera 10:00etan izango da, autobus geltokitik; itzulera, 13:30ean, leku berean.

Herri Bibliotekan eman beharko da izena eta ordainketa (2€) egunean bertan egingo da. Plaza mugatuak daudenez (50), izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da. Barruko arropak, eskularruak, hamaiketakoa eta 2 euro eraman beharko ditu ume bakoitzak.

+ Kartela (Jpeg 340 Kb)