Agenda

 
Azaroaren 25ean, igandea, iluntzeko 19:00etan, “Bakean dagoenari bakean utzi” antzezlana taularatuko dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak Uhagon kulturgunean. Elkarren arteko elkarrizketekin osatzen da ikuskizuna. Besteak beste, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak…

+ Kartela (Jpeg 300 Kb)