Agenda

 

Azaroaren 11n, orientazio ibilaldia egingo da Markina-Xemein inguruetan, Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta.

10:00etan izango da irteera Arkupe paretik eta 13:30ean emango zaio amaiera ibilaldiari, luntx batekin. Ibilaldiaren inguruko argibide guztiak irteerako mahaian emango dira. Boligrafoa edo arkatza eramatea gomendatzen da.