Agenda

 
Azaroaren 17an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Alos Quartet laukoteak kontzertu didaktikoa eskainiko du Uhagon kulturgunean. Soka laukoteak euren instrumentu eta konposizioen berri emango du, era erraz eta gertukoan. Adin guztietako musikazaleei zuzendutako saioa izango da. Sarrera: 3€ / bazkideek, doan.
 
Alos Quartet taldeko kideak ondorengoak dira:
Xabier Zeberio: Nyckelharpa eta biolina.
Fco. Herrero: Biolina.
Lorena Nuñez: Biola.
Ivan Carmona: Celloa.