Agenda

 
Teresa Donearen jaiak ospatuko dira urriaren 20 eta 21ean, Atxondo auzoan.

Bikale tabernak antolatzen duen margo lehiaketaren XXIV. edizioak emango die hasiera ospakizunei, larunbat goizean. Lehiaketaren gaia “Markina-Xemein eta bere inguruak” izango da, eta margolanak 14:00etan jasoko dira. 3 eta 11 urte bitarteko umeek izango dute saria lortzeko aukera, baina 75 urterarteko herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Arratsaldean, Gari eta Amaia arituko dira giroa alaitzen eta umeentzat txokolatada, buruhandiak, txingak, aulki-jokoa eta Kulki egurrezko jolas parkea ere izango dira. 19:00etan, margolanen sari banaketa egingo da, Bikalen.

Urriaren 21ean, igandea, buruhandiak eta disco-play-a izango dira, 12:00etatik aurrera.

+ Kartela (Jpeg 2,83 Mb)