Agenda

 

Ekainaren 23an, larunbata, udako solstizio jaia ospatuko da Markina-Xemeinen, Udalaren eta herriko hainbat talde eta elkarteren ekimenez.

17:00etatik 19:00etara, umeentzako tailerrak izango dira Goikoportalean.
19:00etan, Abarka antzerki taldearen "Uelkom Amerikanuak" antzezlana eskainiko da Arkupe aurrean.
22:00etan, kalejira egingo da Akerbeltz Gaztetxetik hasita.
22:30ean, suaren jaialdia egingo da Goikoportalean. Musika, dantza, antzerkia eta txokolatada izango dira, besteak beste.

Hilaren 21ean, 19:00etan, larunbateko dantzaren entsegua egingo da Uhagoneko ikastaro gelan.

+ kartela (Jpeg, 102 Kb)