Agenda

 

Apirilaren 5ean, osteguna, 2006-2009 urte artean jaiotakoentzat Gabarora irteera antolatu du XAT-ek (Xemein Astialdi Taldea). Gabarora igo eta jolasak eta ekintzak egingo dira bertan. Euria eginez gero, XATen lokalean egingo da egun pasa.

Ez da beharrezkoa aurrez inon izena ematea. Egunean bertan 10:00etan Boluko zubira agertuta nahikoa da. Bertatik izango da irteera. Itzulera 17:00etarako egingo da. Arropa eta oinetako egokiak, hamaiketakoa, bazkaria eta edateko zeozer eraman beharko dira.

+ kartela (Jpeg, 321 Kb)