Agenda

 

Ziortza Bolibarko Txantxilikota eskolaren aurkezpena izango da martxoaren 17an, 12:00etan, Uhagon kulturgunean. "Umeak naturan aske hezten" lemapean, Lea-Artibai eta inguruko umeei naturan eta euren berezko erritmoan hazteko aukera eskaintzen die eskola honek.