Agenda

 
5 urtetik gorako umeentzako estanpazio tailerra izango da hilaren 18an, igandea, 11:30ean, Arte Eskolan, Sormen Lantegiaren eskutik. Estanpazio teknika erraz eta aurreratuen bitartez oihal eta arropei bigarren bizitza koloretsu bat emango zaie. Parte hartzaile bakoitzak apaindu nahi duen hori etxetik ekarri beharko du: kamiseta, poltsa, sudadera...