Agenda

 
Abenduaren 29an, ostirala, 18:00etatik aurrera, Eresoinka musika emanaldi irekia eskainiko da Markina-Xemeingo kaleetan zehar. Aukera egongo da norberak bere instrumentua eraman eta taldera gehitzeko.

Eresoinka, Anitz Musika Elkarteak sustatutako egitasmoa da, non, gerra zibil garaian Eusko Jaurlaritzak Hego Euskal Herriaren egoera munduan azaltzeko sortu zuen enbaxada kultural hori berreskuratzeko asmoa duen.

Orain, musikari ezberdinak elkartu, bere garaian Eresoinkak abesten zituen kantak gure garaietara moldatu eta munduan zehar Euskal Herriko abestiak eta kultura zabaltzeko asmoarekin berreskuratu du egitasmoa.

+ kartela (Jpeg, 462 Kb)