Agenda

 

Azaroaren 22an, urtero lez, musikarien eguna ospatuko da. Hori dela eta, musikari lotutako herriko hainbat taldek ekintza eta emanaldiak antolatu dituzte.

Azaroaren 23an, osteguna, 17:30ean, Tarine Udal Musika Eskolaren "Zertzelada musikala" izango da, Kontzekupean.

Azaroaren 25ean, larunbata, 19:30ean, Xemein Gazte Ahots Abesbatza eta ondoren Xemein Abesbatza arituko dira kantuan, Kontzekupean.

Azaroaren 26an, igandea, 12:00etan, Emeki Koralak San Roke egoitzara bisita egingo du. 13:00etik aurrera, kantuan ibiliko dira kalez-kale.