Agenda

 

Teresa Donearen jaiak ospatuko dira urriaren 21 eta 22an, Atxondo auzoan.

Bikale tabernak antolatzen duen margo lehiaketaren XXIII. edizioak emango die hasiera ospakizunei, larunbat goizean. Lehiaketaren gaia “Markina-Xemein eta bere inguruak” izango da, eta margolanak 14:00etan jasoko dira. 3 eta 11 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Arratsaldean Gari eta Amaia arituko dira giroa alaitzen eta umeentzat txokolatada, buruhandiak, txingak, aulki-jokoa, egurrezko jolas parkea eta zumba izango dira, besteak beste. 19:00etan, margolanen sari banaketa egingo da.

Urriaren 22an, igandea, buruhandiak izango dira 12:00etatik aurrera.