Agenda

 

Urriaren 13an, 18:00etatik 20:30era, Eusko Jaurlaritzaren "Seguru baietz" bide segurtasunari buruzko kanpaina ibiltaria Markina-Xemeinera iritsiko da.

Erabilera anitzeko kamioi bat eta karpa bat jarriko dira, biztanleei helarazteko zein garrantzitsuak diren jokabide seguruak istripuak ekiditeko.

Kanpaina doakoa da eta familiei nahiz ume eta gaztetxoei zuzenduta dago. Haur eta familientzako bide hezkuntzako eta segurtasuneko bideo-jokoak jarriko dira eta partaideei kanpainako oparitxo bana emango zaie.

+ kartela (Png 14 Kb)