Agenda

 

Ondarearen Europar Jardunaldien baitan, Bizkaiko 78 udalerritan 300 jarduera baino gehiago antolatuko dira urrian, herritarrei ondare kulturala hurbiltzeko.

Markina-Xemeinen urriaren 22an izango da zita. Egun horretarako “Markinako Beltza” izeneko oinezko ibilbide gidatua antolatu da. Ibilbidea goizean egingo da. Herrian abiatuko da, Olaspeko harrobian jarraituko du eta Txepetxabideko antzinako harrobian emango zaio amaiera. Ibilibidea euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da.

Hitzordua Goikoportalean izango da, goizeko 10:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oinezko ibilbide bat egiteko oinetako egokiak eramatea komeni da.

Izena emateko epea zabalik dago, Uhagon kulturgunean (946 166 303 / kulturgunea@uhagon.com). Plaza mugatuak.

+ informazioa (606 KB)